Inauteriak 2018

BOZKETA: Aukeratu argazki Txokoko mozorrorik onenak

Baleike 2018ko ots. 13a, 14:27

Larunbatean Alondegian atera genituen argazkiekin martxan da Internet bidez mozorrorik onena aukeratzeko lehiaketa Baleike.eus-en. Ostegun eguerdira arte egongo da zabalik bozkatzeko aukera, taldeka eta banaka-binaka ataletan. Aukeratu zure hiru mozorrorik gogokoenak atal bakoitzean. Irabazleek 120 (taldeka) eta 80 (banaka-binaka) euroko saria jasoko dute. Bozketan parte hartzen duzuenean artean, BAI BIDEA jatetxeak eskainitako bi lagunentzako bazkaria zozkatuko dugu.