Inauteriak 2018

ARGAZKIAK: Denboraren makinarekin jolastu dute Maria eta Josen

Baleike 2018ko ots. 9a, 18:22

Eguraldi txarrak behartuta, Lubaki kiroldegian egin dute Inauterietako festa Maria eta Jose ikastetxeko haurrek gaur arratsaldean. Denboraren makina batera igo dira haur, gaztetxo eta irakasleak, eta gizadiaren historian atzera egin dute. 

Kabenikolez mozorrotu dira txikienak, baina, izan dira, baita ere, erromatarrak, txinatarrak eta Erdi Arokoak ere. Dantzan aritu dira guztiak harmailak bete dituzten gurasoen gozamenerako.