Hausnarrean liburua aurkeztuko du Josebe Blanco Alvarezek maiatzaren 16an, osteguna, 18:30ean, Zumaiako Emakumeon Etxean. Saioa euskaraz izango da.
Antzinako sendagaiak. Sumendi bustinak hitzaldia emango du Pancho Peirek maiatzaren 16an, 18:30ean, Eusebio Gurrutxaga plazako gizarte zentroko bigarren solairuan. Interesdunek aurrez izena eman beharko dute 655 49 75 33 telefono zenbakira deituta.
Geuretik sortuak programaren barruan ondutako Lau elementuak film laburren emanaldia izango da maiatzaren 16an, 19:30ean, Aita Mari aretoan. Sarrera doan izango da.
XXI. Kaleko pintura lehiaketan parte hartu duten lanekin osatutako erakusketa izango da Alondegiko Oxford aretoan maiatzaren 19ra arte. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 18:30etik 20:30era; asteburuan: 12:30etik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era.
Genozidioa gelditu, Palestina aurrera! lelopean, kanpaldia egingo dute Zumaian maiatzaren 15ean, Nakba egunean. Herriko zenbait eragilek deitutako kanpaldia Gernika parkean egingo dute.