Alkoholismoak gizartean eta emakumeengan duen eraginaz arituko dira ostegunean, apirilaren 25ean, Zumaiako Emakumeon Etxean. Mediku bat, alkoholiko bat eta Al Anon/Alateeneko bi kide izango dira hizlariak. Saioa 18:30ean izango da, eta hitzaldia elebiduna izango da.
Zuzendaria: Pablo Berger. Generoa: animazioa. Urtea: 2023. Herrialdea: Euskal Herria. Sara Varonen eleberri grafiko ezagunean oinarritua. Dog Manhattanen bizi den txakur bakarti bat da. Egun batean robot bat eraikitzea erabakiko du, laguna izan dadin. Bere adiskidetasuna hazi egiten da, banaezin bihurtzeraino, 1980ko hamarkadako New Yorkeko erritmoan. Udako gau batean, Dog, pena handiz, robota hondartzan uztera behartuta dago. Apirilaren 25ean, 19:00etan, Aita Marin.