Mostradore atzean, Zumaiako emakume merkatarien eta ostalarien historia azaleratzeko azterlana (1940-2020) aurkeztuko dute ostegunean, abenduaren 15ean, 18:30ean, Zumaiako Emakumeon* Etxean.
Laneko autodefentsa sarea aurkeztuko du Urola Kostako Kontseilu Sozialistak abenduaren 15ean, osteguna, 18:30ean, Gurrutxaga plazako gizarte zentroan (hogarrean).
Zuzendaria: Camille Griffin. Aktoreak: Keira Knightley, Matthew Goode, Roman Griffin Davis. Generoa: komedia. Urtea: 2021. Herrialdea: Erresuma Batua. Mundua apokalipsiari aurre egiten ari den bitartean, aspaldiko lagun batzuk elkartu dira Gabonak ospatzeko Erresuma Batuko landa-etxe idiliko batean. Gizateriaren suntsipen saihestezinaren ideia burutik kendu ondoren, egoerari lasai aurre egitea erabaki dute, Proseccoren beste botila bat irekiz eta ospakizunarekin jarraituz…
Abenduaren 14tik 18ra bitartean egingo da XXI. Klarinete Maratoia. Egitaraua Abenduak 14, asteazkena19:30. Kafe musikala, Valentin Manterolaren estudioan.Abenduak 15, osteguna19:30. Agora kontzertua hainbat musika eskola eta kontserbatorioko ikasleen eskutik, Alondegiko Oxford aretoan. Abenduak 16, ostirala20:00. Hungarian fire! ganbera musika kontzertu berezia, 20:00etan Alondegiko Oxford aretoan. Abenduak 17, larunbata16:00. Klarinete laukoteen kontzertu lehiaketa, Zumaienako areto nagusian. Abenduak 18, igandea12:00. Maratoiko ikasleen amaierako kontzertua, Zumaienako areto nagusian.