Pello Ulazia Ibarzabalen Kartoia papera guraizeak erakusketa izango da Alondegiko Oxford aretoan azaroaren 11tik 27ra bitartean. Egunero: 18:00etatik 20:00etara; asteburuetan: 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Azaroak 18, ostirala: Arineketan taldearen kontzertua, 20:00etan, Aita Marin. Azaroak 19, larunbata: In aeternum kontzertua, San Pedro abesbatzaren eskutik. 20:00etan, parrokian. Azaroak 20, igandea: Udal Txistulari Bandaren kalejira, Santa Zezilia egunaren harira. 10:00etan. Meza nagusia, Beheko Plaza abesbatzak abestuta, Santa Zezilia egunaren harira. 11:00etan, parrokian. Azaroak 21, astelehena: Euskaraldiaren barruan, Zaumaiako Musika eta Dantza Eskolakoen emanaldia. 19:00etan, Zumaiena aretoan. Azaroak 26, larunbata: ZUMB rocks, Zumaiako Musika Bandaren kontzertua. 19:00etan, Zumaiena aretoan.
Zuzendaria: Rodrigo Sorogoyen. Aktoreak: Marina Foïs, Denis Menochet, Luis Zahera. Generoa: drama. Urtea: 2022. Herrialdea: Espainia. Frantziako Antoine eta Olga bikotea aspalditik bizi dira Galizia erdiguneko herrixka batean. Lasai bizi diren arren, bertakoekin bizikidetza ez da nahiko luketen bezain idilikoa. Bizilagunekin, Anta anaiekin, izango duten gatazka baten ondorioz, tentsioa handituko da herrian eta egoera itzulezina izango da. Azaroaren 19, 20 eta 21ean, 19:30ean.