Komentua ezagutzeko bisita gidatuak antolatu dituzte. Uztailaren 15ean eta 29an, eta abuztuaren 4an eta 25ean euskaraz; abuztuaren 11n eta 18an gaztelaniaz. Bisitak 19:00etan egingo dira. Izen ematea doan izango da bisita eguneko 13:00ak bitartean. Izenak emateko turismo bulegora idatzi (turismoa@zumaia.eus) edo deitu (943-14 33 96) deitu daitezke. Talde mugatuak izango dira.
Anton Eguiguren, Aran Santamaria eta Julian Eguiguren artista zumaiarren Udara erakusketa kolektiboa egongo da Alondegiko Oxford aretoan abuztuaren 13tik 28ra bitartean. Ordutegia: egunero, 18:30etik 20:30era; asteburuetan eta jaiegunetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era.
Iraila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | |||
5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
26 | 27 | 28 | 29 | 30 |