Megalopolis talde berlindarrak, Karter zumaiarrak eta Pig&Kiss zarauztarrak kontzertua emango dute uztailaren 22an, 22:30etik aurrera Torreberri Gaztetxean.
Elkano Itsas Herria ekimena Zumaian izango da uztailaren 8tik 11ra bitartean. Euskal Herri osoak partekatzen duen itsas historiaren bitartez itsasoarekiko harremana berreskuratzeko zeharkaldi kulturala da Elkano Itsas Herria. Moilaberri inguruan egingo dira ekitaldi gehientsuenak.