Gurutze Beitiaren eta Gorka Aginagalderen ¡A gusto! bakarrizketa izango da Narrondoko Kristobal Deunaren jaien barruan. Uztailaren 10ean, 20:30etik aurrera.
Aizpea Larrañagaren bilduma ikusgai izango da Alondegiko Oxford aretoan ekainaren 24tik uztailaren 10era. Ordutegia: egunero 18:30etik 20:30era eta asteburutan 12:30etik 14:00etara ere bai.
Elkano Itsas Herria ekimena Zumaian izango da uztailaren 8tik 11ra bitartean. Euskal Herri osoak partekatzen duen itsas historiaren bitartez itsasoarekiko harremana berreskuratzeko zeharkaldi kulturala da Elkano Itsas Herria. Moilaberri inguruan egingo dira ekitaldi gehientsuenak.