Ostalaritzako esplotazioari aurre egin kanpainaren barruan, kontraturik gabeko lanen inguruko tailerra antolatu du Urola Kostako Kontseilu Sozialistak. Uztailaren 6an 18:30ean izango da Zumaian, Oxford aretoan. Gaztelerara itzulpena egongo da.
Aizpea Larrañagaren bilduma ikusgai izango da Alondegiko Oxford aretoan ekainaren 24tik uztailaren 10era. Ordutegia: egunero 18:30etik 20:30era eta asteburutan 12:30etik 14:00etara ere bai.