Formol laborategia konpainiaren 'Album' antzezlana ikusteko aukera izango da urtarrilaren 28an, 20:00etan, Aita Mari aretoan. Sarrerak urtarrilaren 21etik aurrera Zumaiako turismo bulegoan izango dira salgai, 6 euroan; 4 euroan gazte txartelarekin.
Amama xahar txapelketa jokatuko dute ostiralean, urtarrilaren 28an, 22:00etatik aurrera Torreberri Gaztetxean.
Zirkua eta txotxongiloak erakusketa egongo da Alondegiko Oxford aretoan urtarrilaren 14tik 28ra. Ordutegia: egunero 18:00etatik 20:00etara; asteburuetan 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.