Julene Azpeitia lehiaketako sari banaketa ekitaldia egingo da abenduaren 2an, 19:00etan, Oxford aretoan. Ondoren emanaldia: Fito Rodriguezekin irakurketa musikatua.
Malen Lope artista zumaiarrak 'Obligatoriamente - Derri[Buru]gorrez' erakusketa izango du Alondegiko Oxford aretoan, azaroaren 26tik abenduaren 12ra bitartean. Erakusketaren irekiera azaroaren 26an izango da, 18:00etan.
Xake txapelketa antolatu du Kabi tabernak. Abenduaren 6tik 24ra bitartean egingo da taberna bertan. Izenak abenduaren 4ra arte eman daitezke Kabin edo 685 75 89 02 telefonora deituta.