Neomaken kontzertua izango da irailaren 25ean, larunbata, 20:00etatik aurrera Zumaiena aretoan udako kontzertuen barruan. Sarrerak 5 euroan izango dira salgai turismo bulegoan irailaren 17tik aurrera.
Ibai Maritxalar Urkiaren margoak ikusteko aukera izango da irailaren 3tik 26ra bitartean, Alondegiko Oxford aretoan izango duen erakusketan. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 18:30etik 20:30era, eta asteburuetan 12:30etik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era.