Darahli elkarteak antolatuta, Sahararen aldeko lankidetza astea egingo dute apirilaren 23tik maiatzaren 2ra bitartean. Horren harira, Chertat eta lehoia ipuina eskainiko dute Cheij Ahmen eta Jexux Mari Eizagirrek. Saharar ipuina hasanieraz eta euskaraz kontatuko dute.
Bulego boskote azkoitiarraren pop dantzagarria eta energia positiboz betea, Zumaienako aretoan. Sarrerak aurrez hartu behar dira: Turismo Bulegoan, 5 euroren truke. Turismo Bulegoaren ordutegia: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:00. Igande arratsalde eta astelehenetan itxita.
Sahararen aldeko lankidetza astea antolatu du Darahli elkarteak, apirilaren 23an hasi eta maiatzaren 2ra arte iraungo duena. Mendebaldeko Sahara: 45 urte justiziarik gabe erakusketarekin abiatuko dute lankidetza astea. Ikus-entzunezkoen txokoa izango da erakusketan; gaiaren inguruko dokumentalak erakutsiko dituzte. Darahliko kideek jakinarazi dute elkartearen eta bere proiektuen inguruko informazioa eskuratzeko aukera ere izango dela, besteak beste, Oporrak Bakean 2022 kanpaina. Ordutegia: aste barruan 18:00etatik 20:00etara; eta asteburuan, 12:00etatik 14:00etara ere bai.
Zuzendaria: Tim Story. Generoa: animazioa. Urtea: 2021. Herria: Estatu Batuak. Hanna-Barberaren klasikoaren egokitzapena. Tomek eta Jerryk elkar ezagutu zutela eta etsaitasuna galdu zutela erakusten du.
Zuzendaria: Lee Isaac Chung. Aktoreak: Steven Yeun, Han Ye-ri, Youn Yuh-jung. Generoa: Drama. Urtea: 2020. Herria: Estatu Batuak. David, 7 urteko mutiko koreanamerikarra, 80ko hamarkadaren erdialdean bere bizitza aldatu egin dela ikusi du, gauetik goizera, aitak familia osoarekin Arkansasko landa-eremu batera joatea erabaki duenean, han baserri bat irekitzeko, amets amerikarra lortzeko asmoz. Apirilaren 24tik 26ra, 19:00etan.