Etendako itsas-bidaiak erakusketa egongo da Zumaiako Oxford erakusketa aretoan, martxoaren 26tik apirilaren 18ra. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; asteburu eta jaiegunetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Jon Maiak zuzendu du lana, eta zumaiarrak eta pandemia garaian horiek izandako bizipenak ditu protagonista. Martxoaren 27an, 28an eta 29an ikusi ahal izango da Aita Mari zineman, 19:00etan. Saio horietarako gonbidapenak martxoaren 23tik aurrera egongo dira eskuragarri, turismo bulegoan. Aurrez aurreko emanaldiak egin eta gero internet bidez ere ikusi ahal izango da dokumentala.