Frida Kahlo. Artista eta aktibista erakusketa izango da Zumaiako Alondegia kultur etxeko Oxford aretoan, martxoaren 5etik 21era, astelehenetik igandera, 18:00etatik 20:00etara. Donostia Kulturak ekoitzi eta utzitako erakusketa da.
Nina eta Madeleine, erretiratutako bi emakume, isilpean maiteminduta daude aspalditik. Besteen aurrean bi bizilagun besterik ez diren arren, etxe batetik bestera dabiltza, bizitza komun baten samurtasuna partekatuz. Halako batean, baina, ustekabeko gertaera baten ondorioz, harremana aldatu egin da. Ordutegia: ostiraletik astelehenera 19:00etan.
Ikasle buruargi bat jenioentzako barnetegi batera aldatu dute, eta han, ustekabean, beste dimentsio bateko munstroen atari bat zabaldu du: ezustekoz beteriko mundu bat irekiko zaio. Ordutegia: larunbatean eta igandean 16:30ean.