Ganso & Cia. konpainiak Alpha: lo egiteko ordua haurrentzako antzezlana ekarriko dute martxoaren 14an Zumaiara. Emanaldia 12:00etan izango da, Aita Mari zinean. Sarrerak turismo bulegoan egongo dira salgai 4 euroan, martxoaren 6tik aurrera. Alpha: lo egiteko ordua. Kontzientziatik ametsen mundura igarotzeko une berezi horretan, bere fantasien biktima den pertsonai baten bizipen komikoak, beldur eta sentimendu unibertsalei buruz barre egiteko aukera eskainiz.
Frida Kahlo. Artista eta aktibista erakusketa izango da Zumaiako Alondegia kultur etxeko Oxford aretoan, martxoaren 5etik 21era, astelehenetik igandera, 18:00etatik 20:00etara. Donostia Kulturak ekoitzi eta utzitako erakusketa da.
Zuzendaria: David Freyne. Aktoreak: Fionn O'Shea, Lola Petticrew, Sharon Horgan. Generoa: Komedia. Urtea: 2020. Herria: Irlanda. 1980ko hamarkadako Irlandan, Eddie (O'Shea) eta Amber (Petticrew) lagun onenek bikotekide izan nahi dute, institutuan duten sexu-joerari buruzko zurrumurruak uxatzeko. Ordutegia: ostiralean, larunbatean, igandean eta astelehenean, 19:00etan.