Askotan entzun ditugu Olentzeroren istorioak. Eta hauek entzuteaz, ez gara inoiz aspertuko. Hala ere, badira Olentzeroren gertaera batzuk, oraindik ere ezagutzen ez genituenak. Olentzero eta Miru oso lagun onak dira. Bien arteko kontutxoak entzunez eta kantu alaiekin, primeran pasatzeko aukera izango duzu. Sarrerak turismo bulegoan egongo dira salgai, 4 euroan.
Zumaiako Distira argazki elkartearen erakusketa kolektiboa egongo da abenduaren 11tik 20era bitartea, Alondegia kultur etxeko Oxford aretoan. 18:00etatik 20:00etara egongo da egunero zabalik.
Zuzendaria: Caroline Link. Aktoreak: Riva Krymalowski, Oliver Masucci, Carla Juri. Generoa: Drama. Urtea: 2019. Herria: Alemania. 1930ean girotuta dago filma: Anna zoriontsu bizi da, eta, adin bera duten haurren antzera, ez dago nazismoaren ondorioen jakitun. Hitlerren goraldia dela eta, baina, dena aldatuko da harentzat eta haren familiarentzat: Alemaniatik ihes egin, eta Suitzara joango dira, Zurichera, jatorri judutarrekoak baitira. Ostiralean, larunbatean, igandean eta astelehenean, 19:00etan.
Zuzendaria: Tomer Eshed. Generoa: Animazioa. Urtea: 2020. Herria: Alemania. Zilar koloreko dragoi batek mendiko espiritu batekin eta haur umezurtz batekin Himalayan girotutako abentura batean. Zerurako sarrera aurkitu nahiko dute. Larunbatean eta igandean, 16:30ean.