Zumaiako 32. Argazki Lehiaketako erakusketa egongo da Alondegiko Oxford aretoan, uztailaren 29tik abuztuaren 12ra. 18:30etik 20:30era izango da aretoa zabalik.
José Miguel “Makey” bere lana maite duen polizia da. Madrilgo Carabanchel auzoan erantzukizun handiz aritzen da aurrera eta atzera segurtasuna bermatzen, baina halako batean mugikortasun agente izatera behartuko dute Costa del Sol kostaldean. Urte luzez banatuta egon ondoren, Makey bere alabarekin elkartuko da nazioarteko narkotrafiko sare arriskutsu batean murgilduta ikusiko du bere burua. Alfonso Sánchez zinegile espainiarrak zuzendutako komedia da, Leo Harlem, Silvia Abril, Jordi Sánchez eta María Sabaté aktore dituena. Ordutegia: ostiralean 22:15ean, eta larunbatean, igandean eta astelehenean 19:30ean.