DJ saioa izango da abenduaren 28an, larunbata, 19:30etik aurrera Kabi tabernan. Salda Mr. Dubbin' ariko da musika jartzen.
Anton Egiguren artista zumaiarrak erakusketa izango du Alondegiko Oxford aretoan, hilaren 13tik 29ra bitartean. Astegunetan 18:00-20:00 ordutegian izango da zabalik, eta jaiegun eta asteburuetan 12:30-14:00 eta 18:00-20:00 ordutegian. Inaugurazioa abenduaren 13an izango da, 19:00etan.
Gabonetako haur parkea egingo da abenduaren 27an eta 28an Lubaki kiroldegian. Goizez 11:00etatik 13:30era izango da zabalik, eta arratsaldez 16:00etatik 19:30era. Haurrek doan izango dute sarrera, helduek euro bat ordainduko dute saioko.
Greta Gerwingek, Lady Bird (2017) filmaren zuzendariak, Louisa May Alcott idazlearen izen bereko eleberria bere estilora egokitu du. XIX. mendean, Massachusetts hirian, lau ahizpa heldu bilakatuko dira Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila bukatu berritan, eta amak lagunduta, bizitzari aurre egin beharko diote. Ordutegia: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30 eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean (ikuslearen eguna) 19:30ean.