Agata taldearen eskutik, tango argentinarra dantzatzeko aukera izango da arratsaldean. Midas Dj Tango arituko da musika jartzen.
Nerea Ariznabarreta ipuin kontalariak eta Mariano Hurtado musikariak ikuskizuna eskainiko dute, 3 eta 10 urte bitarteko haurrentzat. Musika Jaialdiaren barruan egitekoa zen jarduera, baina hilaren 18ra atzeratu dute. Guztira, 50 minutuko iraupena izango du.
Iñaki Arrillagaren Zergatik hamalau erakusketa izango da Alondegiko Oxford aretoan abuztuaren 14tik irailaren 1era. Egunero izango da zabalik 18:30-20:30 ordutegian.
Sinopsia60eko hamarkadako Los Angelesen kokatu du Tarantinok bere azken lana. Rick Dalton (Leonardo DiCaprio) eta Cliff Booth (Brad Pitt) telebistako izarrak ezagutuko ditugu bertan: zinemaren industrian sartzeko ahaleginetan murgilduko dira biak, Charles Mansonen hilketak gertatzen diren une berean.
Dardarafest'19 rock jaialdia egingo da abuztuaren 17an Amaiako plazan. Willis Drummond, Leinad, Serrulla, Silicies Grizzlies, The Grace of Dionysus eta Moonshakers taldeek joko dute.