Ereintza dantza taldeak emakumezko raketisten ibiliak ekarriko ditu plazara maiatzaren 25ean Odietara; pilota, emakumea, bertsolaritza, musika eta dantza biltzen dituen ikuskizuna taularatuko dute 19:00etatik aurrera. Euria eginez gero, Zumaiena aretoan izango da.
Forondako zeramika tailerreko lanez osatutako erakusketa egongo da Oxford aretoan maiatzaren 15etik 29ra bitartean. Egunero zabalik izango da 18:30-20:30 ordutegian. Asteburuetako eguerditan ere irekiko ditu ateak, 12:00-14:00 ordutegian.
Zuzendaria: François Ozon. Aktoreak: melvil Poupaud, Denis Menochet, Swann Arlaud, Eric Caravaca. Iraupena: 137 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea:Belgika-Frantzia. Urtea: 2019. Jatorrizko izenburua: 'Gràce à Dieu'.Alexandre Lyonen bizi da (Frantzia), emaztearekin eta haurrekin. Egun batean, jakingo du txikitan gehiegikeriak egin zizkion apaiza oraindik haurren inguruan dabilela. Beste bi biktimarekin elkartuko da, gertatutakoa jendaurrean salatzeko. Ondorioek denei eragingo diete.