Irene Iruretak eta Karmele Gorroñok osatzen duten Irrimarrak erakusketa zabalduko du otsailaren 28an Alondegian. Erakusketa martxoaren 19ra arte bisitatu ahal izango da, egunero, 18:00-20:00 ordutegian. Asteburuetan ere zabalik izango da 12:30-14:00 ordutegian.
Egitaraua: Martxoak 1, ostirala Arratsaldean, herriko ikastetxeetako haurren inauteri festa. 17:00 Ludotekako haurrentzat inauteri festa Ludotekan. 18:30 Ubillosen hasita Musika Eskola eta ZUMB-Musika bandaren inauteritako kalejira: Martxoko Periya. Ondoren emanaldia Beheko plazan. Martxoak 2, larunbata 12:00 Zumai txarangaren kalejira herriko kaleetan zehar 12:30 Astindu dantza elkartearen dantza-kalejira 17:00 Eusebio Gurrutxaga plazan inauteritako mozorro festa Etatxokolatea banatuko da mozorrotuen artean 18:00 Beheko plazan haurren mozorro lehiaketa 18:30 Herriko kaleetan zehar kalejiraZumai txarangarekin 18:30-21:00 Oxford aretoan Argazki Txokoa 22:30-01:30 Kofradian disko-festa mozorrotua Mozorro lehiaketak Larunbatean hiru lehiaketa eta sari ugari. - HAUR LEHIAKETA: 18:00 Beheko plazan. 3 sari: banako/bikote onena, taldeka 0-8 urte, taldeka 9-16 urte. Izen-ematea, 17:00 plazan bertan. Lehiaketarako musika berezi bat eskatu nahi bada, izen-ematean ekarri beharko da. - HELDU ETA GAZTEEN MOZORRO LEHIAKETAK 19:30-20:30 Girotu kalea zuen mozorroekin! Epaileak herrigunean ibiliko dira. Sariak: banakakoa edo bikotea 80€ eta taldea 200€. 18:30-21:00 Argazki Txokoan herritarren sariak Banakakoa edo bikotea 80€ eta taldea 200€, Gertu elkartearen eskutik. Martxoak 3, igandea 16:30 Aita Marin zinea. Martxoak 4, astelehena 15:00 eta 17:30 Zumaienan Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna: Musua. 18:00 Ludotekan LH 4-6 bitarteko haurrentzat inauteri festa (irekia).