Benito Lertxundik kontzertua emango du uztailaren 22an Aitzuri frontoian. Sarrerak aurrez salgai daude Zumaiako turismo bulegoan, Zarauzko Garoa liburudendan eta entradium.com atarian. Prezioa: aldez aurretik 22 euro eta egunean bertan 25 euro.
Udane Juaristik URBANue IV erakusketa izango du Alondegiko Oxford aretoan uztailaren 13tik 25era, egunero 18:30etik 20:30era. Asteburuetan eta jaiegunetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era.
Asteburu luzean, ostiraletik asteartera, La guerra del planeta de los simios emango dute Aita Marin. Hemen daukazue trailerra.
Larunbatean, igandean eta asteartean (jaieguna) merke azoka egingo dute herriko merkatariek Amaiako plazan, goizez eta arratsaldez. Azoka girotzeko, DJ musika eta puzgarriak egongo dira.