Eskolarteko piraguismo jardunaldia izan zen atzo Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2017-03-12 21:20   Kirola

Eskolarteko piraguismo saioa izan zen atzo arratsaldean Zumaian, Urolaren itsasadarrean, etxeko klubak antolatuta. Infantil eta alebin mailan jokatuko ziren txandak, gizonezkoetan eta emakumeetan. Argazki erreportajearen egilea Peio Romatet da.

»» Ikusi argazki guztiak (216)

Neguko Gipuzkoako piraguismo txapelketa jokatu da asteburu honetan Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2017-02-27 10:23   Kirola

Eguraldia lagun dela jokatu da asteburu honetan Neguko Gipuzkoako piraguismo txapelketa. Zumaiako piraguistek ez dute hutsik egin eta lortutako emaitzei esker, hirugarren postua lortu du Itxas-Gainek taldeka. Argazkiak: Peio Romatet.

»» Ikusi argazki guztiak (137)

Itxas Gainek bilera deitu du haurren gurasoekin

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2016-09-21 16:02   Kirola

Itxas Gain Kirol Elkarteak LH3 mailatik aurrerako ikasle guztiei gonbidapena luzatzen die 2016/2017 denboraldi honetan gurekin piraguismoaz gozatzeko.

Itxas-Gainen derrigorrezko batzar orokorra

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2016-09-13 07:45   Kirola

Idatzi honen bitartez, Itxas Gain kirol elkarteko zuzendaritza batzordeak bere bazkide guztiak deitu nahi ditu datorren astelehenean 19, arratsaldeko 7tan, elkartearen instalazioetan egingo den derrigorrezko batzar orokorrera.

Iñigo Peñari ongietorria egingo zaio gaur

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2016-08-23 11:47

Iñigo Peñari ongietorria egingo zaio gaur

Olinpiar jokoetan bosgarren postua lortu ondoren, Riotik etxera bueltan da Iñigo Peña. Horregatik, ongietorria egingo zaio gaur arratsaldeko 8etan Gurutze gorritik abiatuta, ondoren txarangarekin girotuta kofraira joateko.

Zumaiako Urola Itsas Adar K.E.-k irabazi du Gipuzkoako itsas kayak txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2016-05-31 17:42   Kirola

Itsas kayakeko Gipuzkoako txapelketa jokatu zen larunbatean Zumaian. Gipuzkoako zazpi klubek eta herrialde kanpotik etorritako beste klubek hartu zuten parte bertan.

Urtean zehar egindako lanaren fruitua jaso zuen Itxas-Gainek Banyolesen

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2016-05-17 13:33   Kirola

Pasa den asteburuan Espainianko Maratoi txapelketa jokatu zen Banyolesen (Katalunia). Urteko helburu nagusia izan da Itxas-Gaineko kideentzat. Urte guztian zehar Jose Manuel Balenciagak prestatutako entrenamenduen eta eginiko lan onaren fruitua jaso dute. 

»» Ikusi argazki guztiak (12)

Hiru domina lortu ditu Itxas-Gainek Euskadiko maratoi txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2016-04-27 09:41   Kirola

Hiru domina lortu ditu Itxas-Gainek Euskadiko maratoi txapelketan

Pasa den larunbatean Orion maratoiko euskadiko txapelketa jokatu zen. Eguraldi txarra emanda zegoen arren, giroak ateri eutsi zion eta egun atsegin batetaz gozatu ahal izan zuten kirolariek.

Neguko Gipuzkoako piraguismo txapelketa jokatuko da larunbatean Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2016-02-18 14:45   Kirola

Joan den asteburuan Bizkaiako neguko txapelketa jokatu ondoren, Gipuzkoako txapelketa jokatuko da larunbatean Zumaian. Itxas-Gaineko kideek Plentziako uretan eginiko lan txukuna hobetzeko asmoa dute. 

Itxas-Gainen rifen zozketa Olarru Egunean egingo da

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2015-09-14 13:23   Kirola
Ezin izan ditugunez mundialerako dirua lortzeko rifa guztiak saldu, eta rifa batzuek mundialera eraman dituztenez han saltzeko, rifen sorteoa Olarru Egunera atzeratuko dugula jakin arazi nahi dizuegu. Beraz, irailaren 19an arratsaldeko 19:00tan egingo dugu sorteoa. Oraindik garaiz zaudete zuen rifak eskuratzeko! Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko guztion laguntzagatik!

Iñigo Peñari harrera egingo zaio Kofradian

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2015-08-25 13:55   Kirola

Iñigo Peñak asteburu honetan lau urteko lan gogorraren ondoren Rio de Jainerion 2016an izango diren Joko Olinpikoetarako txartela lortu du. Urtea, Espainiako txapeldun izanda hasi zuen zumaiarrak eta munduko kopan zilarrezko domina irabazita, abuztuan jokatuko zen munduko txapelketarako aukerak izango zituztela baieztatu zuten. Amets hori asteburu honetan egi bihurtu da seigarren postu bikain batekin.

Itzuli dira etxera Europako txapelketan parte hartu zuten Itxas-Gaineko kideak

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2015-07-08 10:34   Kirola

Asteburuan Esloveniako Bohinj herrian jokatutako Europako Txapelketa irabazi dute Imanol eta Unaiek, Irati Osak aldiz, zazpigarren postuarekin konformatu behar izan zuen 15 segundoko zigor baten ondorioz.

»» Ikusi argazki guztiak (20)

LASTERKETAZ BETERIKO ASTEBURUA ITXAS-GAINENTZAT

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2015-07-03 09:54

LASTERKETAZ BETERIKO ASTEBURUA ITXAS-GAINENTZAT

Europako maratoi txapelketan, Urola ibaiaren igoera-jaitsieran eta Bidasoa ibaiaren jaitsieran izango du partaidetza Itxas-Gainek.

Sei domina lortu ditu Itxas-Gainek asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2015-05-19 09:13   Kirola

Sei domina lortu ditu Itxas-Gainek asteburuan

Unai Gerekak, Imanol Barruetabeñak eta Irati Osak urrezko domina lortu dute Espainiako Maratoi Txapelketan –K2an, Osa Barrikako Hidalgorekin–, eta Europako eta Munduko txapelketetan parte hartzeko aukera lortu dute.

Asteburu garrantzitsua dator Itxas-Gainentzat

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2015-05-14 13:14   Kirola

Asteburu garrantzitsua dator Itxas-Gainentzat

Iñigo Peñak pistako Munduko Kopan parte hartuko du eta kadete, junior eta beteranoek Espainiako maratoi txapelketan.

Asteburu bikaina Itxas-Gainentzat

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2015-04-21 10:39   Kirola

Asteburu bikaina Itxas-Gainentzat

Asturiasen jokatutako Espainiako 1000 metroetako kopan izan da pasa den asteburuan Itxas-Gain eta 3 dominekin itzuli da etxera

Gaztetxoenen ordua asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2015-03-09 22:11

Gaztetxoenen ordua asteburuan

Itxas-Gaineko benjamin, alebin eta infantilek igandean, etxean jokatuko dute udaberriko eskola arteko lehen txapelketa

Itxas-Gain hirugarren Euskadiko eta Gipuzkoak neguko txapelketetan

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2015-03-09 09:21   Kirola

Itxas-Gain hirugarren Euskadiko eta Gipuzkoak neguko txapelketetan

Bakarka ere lan ona egin dute herriko piraguistek eta hainbat domina lortu dituzte.

Zorionak Iñigo Peñari

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2015-02-21 09:23   Kirola

Zorionak Iñigo Peñari

Iñigo Peña, Itxas Gaineko piraguistak Europako eta Munduko Txapelketetan parte hartzeko txartela lortu du.