Urrezko lau domina eta zilarrezko bat asteburuan

Itxas-Gaineko kideak hiru lekutan izan dira asteburuan. Klubeko kide gehienak Muiñosen egon dira maratoi erdiko Espainiako Txapelketa jokatzen.

Muiñosen (Galizia) jokatu da maratoi erdia distantziako Espainiako txapelketa, eta bertan izan dira Itxas-Gain elkarteko kideak. Lau urrezko domina lortu dituzte guztira: Irati Osak emakumezkoen senior mailan, Eider Amundaraiek emakumezkoetan 23 urtez azpikoetan, Xabier Osak beteranoetan 55-59 kategorian, eta Maite Etxabek beteranoetam 44-49 kategorian.

Klubeko beste kide batzuek Eurochallenge itsas kayak proba jokatu dute asteburuan La Vila Joiosa (Herrialde Katalanak), eta Oier Aizpuruak zilarrezko domina eskuratu du beteranoen mailan.

Amaitzeko, Jose Mari Villagarcia hirugarren izan da Alacanten (Herrialde Katalanak) jokatutako World Cup Festival proban.

Sailkapenak

Maratoi erdiko Espainiako txapelketa

  • Kadete gizonak K2: Xabat Bergara-Oihan Irizar, 7.
  • Kadete gizonak K1: Josu Lazkano, 28.; Andde de Anta, 41.; Julen Arakistain, 60.
  • Kadete emakumeak K1: Izar Iruretagoiena, 26.
  • 23 urtez azpiko gizonak K1: Aimar Amandurain, 11.
  • 23 urtez azpiko emakumeak K1: Eider Amundarain, 1.
  • 23 urtez azpiko emakumeak K1: Josefa Molina, 5.
  • Senior gizonak K1: Martin Egaña, 10.
  • Senior emakumeak K1: Irati Osa, 1.
  • Beterano gizonak +55: Xabier Osa, 1.
  • Beterano emakumeak: Maite Etxabe, 1.

EuroChallenge

  • Beteranoak gizonak C-D SS1: Oier Aizpurua, 2.
  • Beteranoak gizonak C-D SS1: Eñaut Aizpurua, 7.
  • Beteranoak gizonak E-F SS1: Javier Lizancos, 4.

World SUP Festival Costa Blanca

  • Senior gizonak SUP: Beñat Villagarcia, 26.
  • Beterano gizonak SUP: Jose Mari Villagarcia, 3.