Asteburuan Sevillan izan dira Itxas-Gainekoak

Itxas-Gaineko kirolariak asteburuan Sevillan.

Pasa den asteburuan denboraldiko aurreneko Espainiako txapelketa jokatu da Sevillan. Espainiako neguko txapelketa, hain zuzen ere. 

Bertan, Espainia mailako milaka piraguista izan dira, horien artean, Itxas-Gain taldeko zortzi kirolari. Guztiek bost kilometroko txapelketa izan dute, non neguan egindako lana islatzeko aukera izan duten.

Emaitzei dagokionez, beterano mailan Xabier Osa eta Maite Etxabek urrezko dominak eskuratu zituzten larunbatean beraien kategorietan. Eñaut Aizpurua eta Javier Lizancos, berriz, 20. geratu ziren bakoitza bere kategorian. Maite Etxabe eta Eñaut Aizpurua k2 mistoan ere atera ziren eta hirugarren postua eskuratu zuten.

Seniorrei dagokionez, Iñigo Peña zazpigarren izan zen eta Irati Osa hamargarren; Unai Azkune kategoria berean 38. geratu zen. Maila handiko txapelketa dela kontuan izan behar da. Izan ere, bertan Olinpiar Jokoetarako entrenatzen ari diren kirolariak, maratoilariak eta diziplina ezberdinetako piraguistak batzen ditu.

23 urtez azpikoen kategorianm Josefa Molinak hamaseigarren postuan bukatu zuen.

Aste honetan klubeko txikienen txanda izango da Cadizen. Beraiek ere estatu mailako denboraldiari hasiera emango diote txapelketa honekin.