Udal eta foru hauteskundeak 2023

Hiru alkategairekin elkarrizketa digitalak egingo dira bihartik hasita

Erredakzioa 2023ko mai. 22a, 15:30

Iñaki Ostolazak (EH Bildu), Josemi Antiak (EAJ) eta Duñike Agirrezabalaga (PSE-EE) alkategaiek herritarren galderak erantzungo dituzte Baleike.eus webgunean. Elkarrizketak hasi bitarte izango da galderak egiteko aukera. 

Maiatzaren 28ko udal hauteskundeetako kanpaina bete betean, elkarrizketa digitalak egingo dira aste honetan zehar Baleike.eus webgunean. Bihar, asteartea, PSE-EEko zerrendaburu Duñike Agirrezabalaga izango da herritarren galderak erantzuten; etzi, asteazkena EAJko alkategai Josemi Antiaren txanda izango da; eta ostegunean, EH Bilduko hautagai Iñaki Ostolazarena. Hiru saioak 17:00etan hasiko dira, Baleikeren bulegoan.

Herritarrek galderak egin ditzakete oraindik ere. Alkategaiak galderak erantzuten jarri bitartean izango da horretarako aukera. Duñike Agirrezabalagari galderak bidaltzeko hemen dago aukera; Josemi Antiari hemen; eta Iñaki Ostolazari hemen.