Piraguistek izurde artean grabatutako bideoa, 2020ko albiste ikusiena

Baleike 2020ko abe. 31a, 11:30

Aurten 1.780.000 bisitatik gora izan ditu Baleikeren webguneak, inoizko daturik onena. Lan-taldeak eskerrak eman nahi dizkie irakurle guztiei. Hona hemen 2020ko albiste irakurrienen zerrenda.

Baleikek inoizko ikustaldi gehien izan du 2004an webgunea martxan jarri zenetik. Hain zuzen ere, 2020an 1.780.000 bisitatik gora izan ditu. Lan-taldeak eskerrak eman nahi dizkie egunero-egunero Baleikerengan konfiantza jarri duten herritar guztiei. 2021ean ere zumaiarrei kalitatezko euskarazko informazioa eskaintzeko lanean jarraituko dugu. 

2020an gehien irakurritako hamar albisteen zerrendan askotariko gaiak ageri dira. Badira COVID-19ak herrian izandako eraginaren inguruko albisteak, baina dena ez da izurria izan. Ikusiena da piraguistek izurde artean grabatutako bideoa. Hona hamar albiste irakurrienen zerrenda: