Edukiontziak erre dituzte Zumaiako leku desberdinetan

Juan Luis Romatet 2020ko urr. 31a, 07:57

[EGUNERATUTA] Edukiontziei su eman diete gaur Zumaiako leku desberdinetan Larriena Aita Mari auzunean gertatu da, suak auto bat hartu eta kiskalita geratu da eta. Amaiako plazan ere eman diote du edukiontzi bati.

Herriko leku desberdinetako edukiontziei su eman diote gaur gauean eta goizeko lehen orduetan. Gertaera larriena Aita Mari auzunean izan da. Gaueko ordu biak aldera Aita Mari eta Basadi auzuneen artean zeuden edukiontzi batzuei su eman diete, eta sua alboan aparkatuta zeuden auto batzuetara zabaldu da. Auto bat bete-betean harrapatu du suak eta kiskalita geratu da. Beste auto bati ere kalteak eragin dizkio.

Larrialdi zerbitzuek itzali dute sua.

Goizeko 7:00ak aldera, berriz, Amaiako plazako papera biltzeko edukiontziari eman diote su. Sugarrek alboko edukiontzi bat ere kaltetu dute. Udaltzainek itzalgailu batekin kontrolatu dute sua eta, ondoren, suhiltzaileek itzali dute guztiz. 

Amaiako plazako edukiontzia sutan. Argazkia: Udaltzaingoa