Martxoaren 8ko bertsoak idatzi dituzte Oikiako eskolako ikasleek

Baleike 2016ko mar. 4a, 11:32

Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna gogoratzen da eta ekitaldien baitan herriko ikastetxeetako haurrek ere beraien presentzia izango dute. Egun horretan, eguerdi parean, giza-katea egingo dute ikasleek Narrondo ibaiaren inguruan.

Horren harira, Oikiako eskolako ikasleek bertso batzuk idatzi dituzte. Hemen dituzue:

MARTXOAK 8

Emakumearen Nazioarteko Eguna

ZUMAIA 2016

GIZA KATEKO BERTSOAK

 

Giza kateak batu ditzake

eskuak eta bihotzak

gure artetik urruntzearren

miseriak eta lotsak

ta helburuak ez izateko

inorentzako arrotzak

bertso doinutan elkar ditzagun

gizartearen ahotsak.

 

Lanean, jaten, kantuan, dantzan,

festan, kirolean edo

emakumeen eskubideak

ez ditzagun ahaztu gero.

Bazen garaia bada garaia

onartzeko honezkero

egunsentia kolore morez

jantzi dadin egunero.

 

Egileak: Oikia Eskolako ikasleak

               Oihane  Etxaide

               Alaia Azkue             

               Maddi  Etxabe

               Ametsa  Etxaide

               (Unai Gijarroren laguntzarekin)