Itziar Moreno eta Irene Iruretaren pintura erakusketak zabaldu dira gaur Oxforden

Baleike 2016ko mar. 1a, 21:08

Martxoaren 8ko egitarauaren baitan programatutako pintura erakusketa zabaldu da gaur Alondegiko Oxford aretoan. Bertan, bi emakumeren erakusketa bana ikus daitezke. Erakusketa hauek otsailaren 10era arte egongo dira zabalik.

Pintzelkada askeak du izenburua Itziar Morenoren erakusketak [artikuloko lehen bertsioan Itziar Plaza jartzen zuen, hala iragarrita baitzuen Udalak], eta collage, olio, akuarela edo marrazkiarekin egindako lanak biltzen ditu.

Irene Irureta zumaiarraren erakusketak, berriz, Nire munduko emakumeak, eta beste artistak bezala, teknika desberdinak erabiltzen ditu bere lan koloretsuak burutzeko.