Naiara Sudupek irabazi du Martxoak 8ko kartel lehiaketa

Baleike 2016ko mar. 1a, 13:03

Martxoaren 8an gogoratuko da Emakumeen Nazioarteko Eguna. Horren harira antolatu diren ekitaldiak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu zuen Zumaiako Udaleko Berdintasun Sailak. Irabazlea Naiara Sudupe zumaiarra izan da. 

Aurreko urteetan gaia librea izan bada ere, aurten 'Zumaia, indarkeria matxistarik gabeko herria' izan da. Gai horren inguruan egin du kartela Naiara Sudupek. 200 euroko saria jaso du, Zumartianeko txartelen bidez.