Martxoaren 8ko zapiak banatuko dira egunotan udaletxean

Baleike 2016ko mar. 4a, 11:29

Emakumeen Nazioarteko Eguneko ekitaldien baitan, ikastetxeetako haurrei zapi more txiki bana banatu zaie bertan gai honen inguruko esaldiak idazteko. Zapi hauek herrian zehar zintzilikatuko dira. Tamaina handiko zapiak ere banatu dira, herritarrek beraien leiho eta balkoietan jartzeko.

Zapi hauek udaletxean banatuko dira, 08:00etatik 15:00erara.