Zuloaga eta Zumaia erakusketa izango da Alondegiko Oxford aretoan, irailaren 5etik urriaren 4ra bitartean. Egunero izango da zabalik, 18:30etik 20:30era. Asteburuetan eta jaiegunetan eguerditan ere zabalduko ditu atean, 12:30etik 14:00etara bitartean.
Lesbos uhartean dagoen Moria kanpalekuko errefuxiatuen aldeko janari bilketa egingo da asteburuan Zumaian, Errefuxiatuen Harrera Taldeakren eta Darahli elkartearen bidez. Elikagaiak Herri Eskolako frontoian eta Ardantzabideko aterpean jasoko dira, urriaren 2an, ostirala, 16:00etatik 20:00etara, eta urriaren 3an, larunbata, 9:00etatik 13:00etara.
Pablo Agueroren Akelarre filmak sorgin ehiza du hizpide. XVII. mendean, Euskal Herriko andre batzuei sorginkeria egotziko die inkisizioak. Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu da. Ordutegia: ostiralean 19:30ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean 19:30ean.