Arrauna

Nagore Osoro: "Ez nago nire buruarekin gustura"

Baleike 2015ko ira. 13a, 18:39

Gutxitan bezala, erabat jota ikusi dugu Nagore Osoro patroia estropada amaieran. Ez zegoen batere pozik egindako lanarekin.

Estropada amaieran oso atsekabetuta ikusi zaituztegu, gutxitan bezala. Kolpe gogorra izan da.
Ez dut egin estropada ona, ez naiz gustura gelditu. Estropada ona egin eta galdu izan bagenu, pozik egongo nintzateke, Baina ez nago nire buruarekin gustura eta taldea ere ez. Joan den astean ere berdin gertatu zitzaigun. Ikusten duzunean atzetik datozela eta harrapatu egiten zaituztela buruak lan asko egiten du. Nik hobeto ekarri izan banu txalupa taldeak hobeto egingo zuen arraunean eta dena hobeto aterako zen. Baina horixe dago eta ez dauka konponbiderik.

Nolako denboraldia egin duzuen ikusita, pena da ez borobiltzea.
Kontxan hirugarren izan garelako ezin da esan aurten ezer egin ez dugunik. Denboraldia osoan bi aldiz bakarrik izan gara hirugarren, Kontxako bi jaietan, beste guztietan aurrenak edo bigarrenak izan gara. Hori betikoa da. Kontxak dena estaltzen du.

Minduta zaudete, baina buelta eman beharko zaio...
Minduta gaude, baina ez hirugarren amaitu dugulako, ez gaudelako gustura gure buruaz. Honetarako entrenatu dugu urtero eta ez da posible izan. Hori horrela onartu behar da. Hemendik ordu erdira emango diogu buelta eta saiatuko gara eguna gozatzen. Zorionak San Juani, bi egunetan erakutsi duelako hobeak direla".