Telmo Deuneko arraunlariei egin zaien harrerako argazkiak

Baleike 2015-09-20 21:22   Kirola

Hemen ikusi ditzakezue harrerako argazkiak.

»» Ikusi argazki guztiak (17)

Patxi Frances: "Horrelako koadrilarik ez dut inon aurkitu"

Baleike 2015-09-20 21:21   Kirola

Patxi Frances: "Horrelako koadrilarik ez dut inon aurkitu"

Duela bi urte Zumaia maila gorenera igotzeko erronka onartu zuen Patxi Francesek. Iaz kanporaketa jokatzeko sailkatu zuen taldea, eta aurten helburua lortu. "Nik banuen fedea", esan du kofradiako balkoitik.

"Hemendik aurrera pinganillorik gabe"

Baleike 2015-09-20 21:21   Kirola

"Hemendik aurrera pinganillorik gabe"

Pozez gainezka agertu dira Telmo Deuneko arraunlariak kofradiako balkoira, plaza eta inguruak bete dituzten herritarrekin maila igoerako festa ospatzeko gogotsu. 

Telmo Deun San Miguel Ligara: garaipenaren irudia

Telmo Deun San Miguel Ligara: garaipenaren irudia

Baleike 2015-09-20 17:36   Kirola

Hustuta amaitu dute Telmo Deuneko arraunlariek gaurko estropada baina, helmuga zeharkatu bezain pronto besoak altxa, gorantz begiratu eta begiak itxita barren barrenetik oihu egiteko indarra atera du Ipar Larzabalek, Klausserrek egin duen argazki eder honetan ikus daitekeenez. Garaipenaren argazkia.

Anjel Etxaniz: "Lehen ibilitako arraunlari batzuei esan diet abdominalak egiten hasteko"

Baleike 2015-09-20 14:18   Kirola

Anjel Etxaniz: "Lehen ibilitako arraunlari batzuei esan diet abdominalak egiten hasteko"

Festa lehertu da Portugaleten Zumaiak garaipena lortu bezain pronto. Denboraldiko tentsio guztia askatu ahal izan dute arraunlari, klubeko kide eta jarraitzaileek. Uretan lortutakoari segida eman beharko dion zuzendaritzako burua da Anjel Etxaniz presidentea. Arraunlari talde honek daukan balioa adierazten duen detaile bat eman digu: "Estropada osoa inolako erreferentziarik gabe egin dute, patroiari ez baitzion pinganillo-ak funtzionatzen".

Horrela ospatu du Felix Aizpuruak Euskadi Irratian

Baleike 2015-09-20 13:52   Kirola

Euskadi Irratian arrauneko esatari ari da aurten lanean Felx Aizpurua, Manu Maritxalarrekin batera. Zumaiak mailaz igotzea lortu duenean horrela ospatu du irratian, zuzenean: entzun audioa

Ate handitik itzuli da Zumaia arraunaren maila gorenera

Baleike 2015-09-20 13:38   Kirola

Ate handitik itzuli da Zumaia arraunaren maila gorenera

Txapeldunen handien modura, kanporaketako bi estropadak irabazita, lortu du Zumaiak San Miguel Ligara bueltatzeko eskubidea. Gaur Portugaleten atzetik aurrerako lana egin dute, eta azken luzean etxean aritu den Portugalete ere gainditzeko gai izan dira zumaiarrak. Portugalete izan da bigarren, eta gaur Getariari ateratako 17 segundoei esker mailari eustea lortu dute bizkaitarrek. Telmo Deuneko arraunlariei 19:30ean egingo zaie harrera kofradian –ordu erdiz atzeratu da–.

Zumaiak urrats handia egin du Bermeon

Baleike 2015-09-19 18:51   Kirola

Zumaiak urrats handia egin du Bermeon

Hasieratik amaierara, denborarik onena egin du Telmo Deunek gaur Bermeon jokatu den estropadan, mailaz igotzea jokoan. Garaipenari esker lau puntu ditu orain Zumaiak sailkapenean, hiru Getariak, bi Portugaleten eta bat Mugardosek. Bihar eguerdian Portugaleten erabakiko da dena. "Beste 20 minutu luze gelditzen dira, baina hobe lau punturekin joatea Portugaletera", azaldu du Anjel Etxaniz presidenteak. 

"Bermeoko estropada erabakigarria izango da"

Baleike 2015-09-18 15:10   Kirola

"Bermeoko estropada erabakigarria izango da"

Arraunaren maila gorenera igotzeko kanporaketa jokatuko du asteburuan Telmo Deunek. Portugalete, Getaria eta Mugardos izango ditu aurkari, bihar Bermeon (18:00etan) eta etzi Portugaleten (12:00etan), eta jokoan bi txartel. "Portugaletek du talde indartsuena eta Getariak liga irabazi du, baina guk baditugu gure aukerak", azaldu du itxaropentsu Rafa Gonzalez Txabarri prestatzaileak.

BIDEOA: Banderarik gabe ere, arraunaren festa

Baleike 2015-09-13 21:13   Kirola

Kirol emaitzaren gainetik, arraunaren festa izan da gaur nagusi Kontxako Banderan. Zumaiarrek kolore gorria jarri diote beste behin Donostiari.