Hasi dira zumaiarrak botoa ematen

Maria Maya Manterola 2024ko api. 21a, 11:00

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak dira gaur, apirilak 21, eta hainbat zumaiarrek eman du dagoeneko botoa. Izan ere, 9:00etan zabaldu dituzte hauteslekuak. 

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak dira gaur Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Zumaiako zenbait bizilagunek eman dute jada botoa, 9:00etan zabaldu baitituzte Alondegiko Oxford aretoan eta Aitzuri pilotalekuan ezarritako hauteslekuak. Guztira, 7.827 zumaiar daude botoa ematera deituta, eta 20:00ak arteko epea izango dute horretarako. 

Gaurko egunez, jarraipen berezia egingo du Urolako Komunikazio Taldeak bere webguneetan. Hain zuzen ere, parte hartze datuak emango ditu eguerdian eta arratsaldean, eta gauean herriz herriko emaitzak.