Hitzaldia ostiralean: Eskubide sozialak Europan, posible al dira?

Erabiltzailearen aurpegia Eskubide Sozialen Karta 2016-07-19 17:15

Zumaiako Karta Soziala osatzen dugunok hitzaldia antolatu dugu ostiral honetan, uztailaren 22an, Foronda jauregian, arratsaldeko 19:00etan. Eskubide sozialak Europan:posible al dira?, izango da hitzaldiaren mamia. Xabier Arrizabaloren eskutik, Ekonomia irakasle Madrileko Unibersitate konplutensean.

Ostegunean magnolia aurrean, 19:30ean, justizia sozialaren alde, DBLa kentzearen aurka

Erabiltzailearen aurpegia Eskubide Sozialen Karta 2016-04-27 10:26

Ostegunean magnolia aurrean, 19:30ean, justizia sozialaren alde, DBLa kentzearen aurka

Ostegun honetako plenoan Zumaiako Udalak erabaki txukun edo itsusi bat hartuko du: Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntza (DBL) kentzearen aurka agertu edo

DBL kentzearen aurkako elkarretaratzea

Erabiltzailearen aurpegia Eskubide Sozialen Karta 2016-04-18 10:46   Gizartea

DBL kentzearen aurkako elkarretaratzea

Gipuzkoako Foru Aldundiak Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntzak (DBL) kentzeko asmoa adierazi duela eta, Getariako Karta Sozialak elkarretaratzea iragarri du astearte honetarako, eta Zumaiako taldekook ere han izango gara.

Harrera txukuna egin diogu Correscalesi

Erabiltzailearen aurpegia Eskubide Sozialen Karta 2016-02-19 16:00   Gizartea

Harrera txukuna egin diogu Correscalesi

Iratzargailuak ohi baino lehen jo du gaur etxe askotan, eta ohi baino nagikeria gutxiagorekin jaiki gara, Korrika Prekarioari harrera egiteko hitzordu ederra genuen eta.

Gaur elkartzeko deialdia bertan behera

Erabiltzailearen aurpegia Eskubide Sozialen Karta 2016-02-18 11:44

Atzo bihotza uzkurtu zitzaigun kale gorrian norbait hil zitzaigula jakin genuenean, eta denok elkartuta herri moduan gure lotsa, haserrea eta beste gi

Prekarietatearen aurpegi gordinena

Erabiltzailearen aurpegia Eskubide Sozialen Karta 2016-02-17 14:20   Gizartea

Prekarietatearen aurpegi gordinena

Prekarietatea. Lan-baldintzetan eta bizimoduan bertan. Gero eta jende gehiagoren egunerokoa.

Erabiltzailearen aurpegia Eskubide Sozialen Karta 2016-02-14 20:38

Zumaiako Eskubide Sozialen Kartako kideok ere hori bera jakin eta salatu nahi dugu:
NON DAUDE GURE PANKARTAK?

Zeren eta udaltzainek...

Erantzuna | Kalean zeuden pankartak kendu izana salatu du Ernaik

Batu Korrika Prekariora, batu Correscales-era

Erabiltzailearen aurpegia Eskubide Sozialen Karta 2016-02-11 14:21   Gizartea

Batu Korrika Prekariora, batu Correscales-era

Badator Correscales, Korrika Prekarioa. Zatoz zu ere saltaka eginez harrera egitera!

Gogoetarako proposamen bat, hauteskundeen atarian

Erabiltzailearen aurpegia Eskubide Sozialen Karta 2015-12-16 10:37 Zumaiako Karta Soziala osatzen dugunok, hauteskunde berri hauen atarian, Zumaiako herritarroi hurrengo hausnarketak luzatu nahi dizkizuegu.

Larunbat honetan aldarrikapen eta ospakizun eguna Bilbon

Larunbat honetan aldarrikapen eta ospakizun eguna Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Eskubide Sozialen Karta 2015-10-22 10:19   Gizartea

Aldarrikapen eta ospakizun egun handia dugu denok Bilbon larunbat honetan: Alternatiben Herria ekimena, hamaika proposamen handi eta txikiren erakusleihoa, hainbat arlotan martxan dauden alternatiba ugariren berri festa giroan jakiteko topagunea. Sartu hemen eta ikusi egitaraua: alternatibenherria.eus. Badirelako alternatibak, goazen denok Bilbora!

Gustura egon ginen atzo Unairen eta Ivanen azalpen

Gustura egon ginen atzo Unairen eta Ivanen azalpen

Erabiltzailearen aurpegia Eskubide Sozialen Karta 2015-10-08 19:14 Gustura egon ginen atzo Unairen eta Ivanen azalpenak entzuten, eta beste ezer baino lehen Kartako kideok biei eskerrak eman nahi dizkiegu, horrelako hitzarmen baten korapilo nahasiak hain argi eta garbi esplikatzen saiatu eta lortzeagatik. TTIP akordioak herritarroi onurak baino kalteak ekarriko dizkigula ederki ulertu genuen denok, eta HORRELAKORIK EZ DUGULA NAHI ahal dugun guztietan agertzearen garrantziaz ere jabetu ginen, multinazional handien aurrean guk herritar xumeok ezer gutxi egin dezakegulako irudipena ez baita egia: han eta hemen dozenaka, ehunka, milaka lagun kontra dituztela ikusteak akordiorako bidea trabatuko die. Horregatik, Europa osoan datorren astean TTIParen aurkako mobilizazioak egingo direla eta, Hego Euskal Herrian "TTIPari EZ" taldeak antolatu dituenetara joateko deia egin nahi dizuegu zumaiar guztioi. Egin ditzagun denon artean MOSAIKO erraldoiak, LARUNBAT HONETAN, urriak 10, gure hiriburuetan.

TTIPari buruzko hitzaldia egingo da asteazkenean

TTIPari buruzko hitzaldia egingo da asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Eskubide Sozialen Karta 2015-10-05 09:55   Ekonomia

Eskubide Sozialen Kartaren inguruan Zumaian biltzen garen lagunok TTIP hitzarmenari buruzko mahai-ingurua antolatu dugu, halako akordio potoloak herritar guztiongan sekulako eragina izango duenez denon interesekoa izango delakoan. Bi kazetarik esplikatuko digute TTIP delako hori zer den, zer ondorio izango dituen... Zu ere jakiteko gogoz bazaude, zatoz galdetzera, entzutera... Asteazken honetan izango da, urriak 7, Alondegian, arratsaldeko 7etan.