Ustelkeria kasuak hizpide izan ziren atzo Oxforden

Ahoztar Zelaieta kazetariak hitzaldia eman zuen atzo Oxford aretoan Zumaiako Eskubide Sozialen Kartak antolatuta. 

%4aren trikimailua izeneko liburua aurkeztu zuen hitzaldian. Gai horrez gain, Euskadin eman diren beste ustelkeria kasu batzuez ere hitz egin zuen.