Tokioko Olinpiar Jokoetan lehiatuko da Iñigo Peña piraguista zumaiarra. Haren inguruko informazioa bilduko da kanal honetan.
[BIDEOA] Iñigo Peñari harrera beroa egin diote zumaiarrek

Julen Imaz 2021 abu 10 Zumaia

Diploma olinpikoa besapean itzuli da Iñigo Peña piraguista Zumaiara. Merezitako omenaldia egin zion atzo herriak: belaontzian iritsi zen Peña, eta errioan itzulia eman ondoren, Arbustaingo Arranplan lehorreratu zen. Itxas Gaineko kideak eta gertukoak zituen bertan zain. Amaia plazari itzulia eman ondoren, Kofradian egin zuten ekitaldia.