Ander Torriko: "Pozik nago partida ondo joan delako eta ez zaidalako ezer gertatu"

Gorka Zabaleta, Onintza Lete Arrieta eta Urtzi Oteiza 2024ko urt. 21a, 16:03

Ander Torriko eta Asier eta Jon Ander Iribar kantxan, eta Kauldi Odriozola harmailetan. Atzo iluntzean Lubakin Pulpotik ateratako goi mailako lau eskubaloi jokalari elkartu zituen Bidasoaren eta Anaitasunaren arteko lagunarteko partidak, eta hedabide honek laurekin hitz egiteko aukera izan zuen norgehiagokaren amaieran.

Bidasoak eta Anaitasunak lagunarteko partida jokatu zuten atzo iluntzean Lubakin –ikus hemen kronika–, eta ikusmin handia piztu zuen horrek Zumaiako eskubaloizaleen artean. Gainera, Pulpotik irtendako hiru zumaiar elkartu ziren kantxan –Bidasoako Jon Ander eta Asier Iribar anaiak eta Anaitasunako Ander Torriko –, eta azken horrentzat partida ezin bereziagoa zen, ia hiru urteko lesioaren ondoren itzultzen zelako lehiara.

Hedabide honek hirurekin hitz egiteko aukera izan zuen partidaren amaieran, baita partida harmailetatik jarraitu zuen Kauldi Odriozola jokalariarekin ere. Min hartuta dago hori, eta ez zuen galdu nahi izan etxean bere lagunek jokatutako norgehiagoka.

Erlazionatuak

Ander Torriko: "Ez dut inoiz planteatu eskubaloia lagatzea"

Gorka Zabaleta eta Gorka Eizagirre urt 19 Zumaia