1960 eta 70eko hamarkadetako musikari lotutako argazkiak bildu nahi ditu Leok'k taldeak

Juan Luis Romatet 2023ko api. 9a, 19:00
Leok'k taldea iazko azaroan Zarautzen eman zuen kontzertuan.

Leok'k musika taldeak kontzertua emango du maiatzaren 12an Zumaiena Ikastetxeko aretoan. Rockaren sorrera gogoan ikus-entzunezkoa ere erakutsiko dute, eta hura osatzeko musikarekin lotutako 1960 eta 1970eko hamarkadetako Zumaiako irudiak bildu nahi ditu taldeak. 

Bizirik hala ere diskoa aurkeztuko du zuzenean Leok'k seikoteak maiatzaren 12an, Zumaian. Emanaldia Zumaiena Ikastetxeko aretoan izango da, 20:00etatik aurrera. Diskoa aurkeztearekin batera, aurretik beste emanaldi batzuetan egin duten bezala, Rockaren sorrera gogoan izeneko ikus-entzunezkoa ere erakutsiko dute. Bertan, eskualdeko rock talde batzuei aitortza egiten diete Leok'k taldeko kideek. 

Lehen konjuntoak sortuz ziren garaia da 1960 eta 1970eko hamarkadetakoa, igande arratsaldetako dantzalekuena, guatekeena. Garai hartan sortu zen Leok'k taldea ere eta orduko talde eta musikariei aitortza egiten die Rockaren sorrera gogoan ikus-entzunezkoarekin. Kontzertua Zumaian denez, herriko edota inguruko musika giroko argazkiekin osatu nahi dute lan hau. Musika talde, dantzaleku edo musika giroko argazkirik dutenei Alondegia kultur etxeko bulegora eramateko edo leokkmusic@gmail.com helbidera bidaltzeko eskatzen dute taldekideek, apirilaren 15a baino lehen. Behin argazkiak eskaneatuta jabeei itzuliko dizkiete.