Biserak jarri ditu salgai Telmo Deunek

Baleike 2021ko uzt. 17a, 09:00

Zumaiako Arraun Elkarteak uda giroko materiala atera du arraunzaleentzat. Hala, bisera zuriak ditu herritarrentzat eskuragarri. Interesa duenak klubera gerturatu besterik ez du. 10 euroan daude salgai.

Gaur etxean jokatuko dute arraun elkarteko bi taldeek: gizonezkoek eguerdian dute–12:00etatik aurrera– KAE1 ligako lehia, eta emakumezkoek, berriz, arratsaldean, ETE ligakoa –18:00etan–.

BALEIKEk gertutik jarraituko ditu bi hitzorduak, eta webgune honetan jarriko ditu ikusgai kronika, emaitzak, sailkapenak nahiz jardunaldiko argazkiak. Gainera, arraun denboraldiko atal berezia ere martxan du. Bertan bete daiteke, esaterako, aurtengo arraun porra.