2021eko traineru denboraldian Zumaiako ontziek egindako lana jasotzen duen kanala.
Emakumezkoen trainerua ez da Euskadiko Txapelketan aterako kasu positibo bat detektatu ondoren

Kirola

Pasa den asteburuan gizonezkoen ontzia izan zen; egun gutxi batzuk geroago emakumezkoen trainerua. COVID-19 kasu positibo bat detektatu dute Zumaiako arraunlari taldean, eta ondorioz Telmo Deun trainerua ez da aterako gaur Lekeition jokatzekoa den Euskadiko traineru txapelketan.