PORRA: zenbatgarren amaituko dituzte arraun ligak Zumaiako traineruek?

Baleike 2021ko uzt. 14a, 11:00

Aurten ere antolatu du BALEIKEk arraun porra. Galdera, hauxe: zenbatgarren postuan amaituko dituzte zumaiarrek ETE eta KAE1 ligak?

Sari ederra lortuko du porraren irabazleak: bi lagunentzako otordua Muniosoro erretegian + Koolore surf modako arropak. 

Porran parte hartzeko aukera abuztuaren 8an amaituko da, 12:00etan.

Parte hartzaile batek baino gehiagok asmatzen badu porra, zozketa bidez erabakiko da irabazlea.

HEMEN PARTE HARTU PORRAN

Porra gehiago ere jarri ditugu martxan. Oriotarrena egiteko, KARKARA.EUSera sartu. Zarauztarrena egiteko, sartu ZARAUZKOHITZA.EUSera. Getariarrena ere Zarauzko webgunean jarri dugu.

Zorte on!