Hasi da uda denboraldia

Baleike 2021ko eka. 15a, 11:00
Iazko argazki bat.

Gaurtik aurrera, martxan da uda denboraldia hondartzetan. TAOren udako araudia ere gaur sartu da indarrean Zumaian.

Hasi da uda denboraldia kostan. Hondartzetan gaur, ekainaren 15ean, eman diote hasiera sasoi berriari. Gipuzkoako kostako gainerako hondartzetan bezala, Zumaiako hondartzetan edukiera kontrolatuko dute aurten ere. Aldundiak bideokameren bidez kontrolatuko ditu hondartzetako eremuak, eta edukiera mugatuta egongo denez, NikHondartzak aplikazioaren bidez jakinaraziko dute, unean-unean, zein den hondartza bakoitzeko betetze maila. Itzurungo egoera Amaia plazako semaforoaren bidez ere jakinaraziko dute.

Aldundiak hartutako neurriez gain, Zumaiako hondartzetako arauak gogorarazi ditu udalak. Izan ere, araututa egongo dira Santiagoko nahiz Itzurungo sarrerak eta irteerak (ikusi hemen arau nagusiak).

Bestalde, Trafiko eta Aparkamenduaren Ordenantzaren (TAO) udako arautegia ere gaur sartu da indarrean, eta irailaren 15era arte egongo da indarrean (ikusi hemen uda denboraldian izango diren aldaketa nagusiak).