Sambou Diaby: "Jaio nintzenetik euskaraz egiten dut"

Baleike 2021ko api. 12a, 15:30

Sambou Diaby zumaiarrari elkarrizketa egin diote ETB1 telebista-kanaleko Eztabaidan programan. Euskararen erabileraren inguruan mintzatu da 21 urteko gaztea, eta aurreneko hitza euskaraz egitearen garrantzia azpimarratu du, besteak beste.

Bi urte zituenetik bizi da Zumaiako Oikia auzoan, eta azaldu du betidanik egin izan duela euskaraz bere eguneroko bizitza. Hizkuntzari lotutako aurreiritziak ere aipatu ditu Eztabaidan-en, bizi izan dituen hainbat pasarte gogora ekarrita.

Uemak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak martxan jarritako Arnasa Gara kanpainan ere parte hartu du Diabyk. Hain zuzen, kanpaina horretako hirugarren bideoko protagonista izan zen zumaiarra.