BIDEOA: Arnasa Gara kanpainaren harira Sambou Diaby oikiarrari egindako elkarrizketa

Baleike 2021ko api. 9a, 09:37

Atzo, osteguna, Berria egunkariaren Instagram kontuan zuzenean elkarrizketatu zuten Diaby, eta Uemak bere webgunean jarri du ikusgai elkarrizketaren bideoa.

Martxoaren 20an aurkeztu zuten euskararen arnasguneen garrantzia nabarmentzeko helburua duen Arnasa Gara kanpainaren bigarren fasea Uemak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Horretarako, hizkuntza ohituren inguruan hausnartzeko zortzi bideo labur sortu dituzte, eta horiek zabaltzen ari dira. Hain zuzen, Sambou Diaby oikiarrak hirugarren bideoan hartu zuen parte, eta atzo horren harira egin zioten zuzeneko elkarrizketa.

Kanpaina amaitzen denean zortzi bideoak aurkeztu eta hausnarketa saioak ere egingo dituzte Uemako kide diren herrietan; Urola Kostan, Uemako kide dira Aizarnazabal, Azpeitia, Beizama, Errezil, Getaria, Orio, Zarautz, Zestoa eta Zumaia.