[BIDEOA] KAE eta ETE ligetan ariko diren tripulazioak aurkeztu ditu Telmo Deunek

Mireia Galarza/Julen Imaz 2020ko uzt. 11a, 15:29

Atzo arratsaldean egin zuten Telmo Deun elkarteko bi taldeen aurkezpena. Gaur hasiko dute liga, eta koronabirusak eragindako egoeraren ondorioz, zehaztutako hainbat lekutan jokatuko dituzte denboraldiko estropada guztiak.

Arranplan egin zuten aurkezpena, eta denboraldi berriari begira dituzten asmoak ere azaldu zituzten bertan.